XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ogia ta ardoa Jesukristoren gorputz eta odol biurturik.

Ogia ta ardoa, noiz biurtzen dira Jesukristoren gorputz eta odol? Apaizak Mezerdiko itzak esanaz batean, biurtzen dira ogia ta ardoa Jesukristoren gorputz eta odol.

Eta Mezerdiazkero bai al da ostian ogirik eta kalizan ardorik? Ez jauna, Mezerdiazkero ez da, ez ostian ogirik, ez kalizan ardorik; ogi ta ardo usaia, gozoa ta gañerako eraskiak baizik.

Eta Mezerdiazkero kalizan dagona edo ostia, puskatzen bada, puskatzen al da Jesukristo? Ez jauna, Mezerdiazkero kalizan dagona edo ostia puskatu arren, Jesukristo bera ez da puskatzen; puska guztietan eta bakoitzean osorik gelditzen da.

Munduko Osti Done guztietan bai al dago Jesukristo? Bai Jauna, Munduko Osti Done guztietan, antxe dago Jesukristo.